ELKARRIZKETA

 

Elkarrizketa honetan, irakasle baten esperientzia eta ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu. Bere irakaskuntza metodoak, ikasleen eta irakasleen aurrez aurreko erronkak, eta hezkuntza sisteman izandako aldaketek izan duten eragina aztertuko ditugu. Horrez gain, ikasleei eta hezkuntza-komunitateari eskaintzen dizkien ikaskuntza aukerak eta hobetzeko jarrera ere aztertuko ditugu. Hurrengo lerroetan, irakasle honek hezkuntzari buruz dituen hausnarketa eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu.

Elkarrizketaren transkripzioa: emen
Elkarrizketaren ondorioak: emen
Elkarrizketaren adierazleak:

Adierazleak

Subkategoriak

Informazioa

IKASLEEN GARAPEN INTEGRALA

Emozioen kudeaketa

- Eguneroko lanean, emozio guztiak ahalbidetzen saiatzen gara, eta horretarako, laguntzea hitzez identifikatzen ikasten laguntzen dugu. 

- Haur batzuek, adibidez, negar egiten dutela ikustea saihesteko joera izaten dute, eta horrekin lan egitea beharrezkoa da. 


- Irakaslearen jarrerak eragin oso handia du, irakaslearen komunikatzeko moduak, irakaslearen maitasuna adierazteko moduak… guztia eragin oso, oso handia du.

Sozializazioaren garrantzia

- Sozializazioari dagokionez, ikusten da haurrek ez direla parkera jolastera asko ateratzen. Gaur egun, gehienek etxean ematen dute denbora, pantailen eta ordenagailuen aurrean. Honek sozializazioaren gabezia eragiten du, eta ondorioz, eguneroko harremanetan zailtasun gehiago sortzen ditu.


- Hemen, adibidez, hartzen dituzte ikasleak bi urteko gelatik eta joaten dira bost urteko gelaraino talde berdinarekin. Horregatik, lau urteko harreman bat sortzen da super estua, egunero sei orduz.

- Eskolan ematen den sozializazio egokia funtsezkoa da, baina ematen denarekin ez da nahikoa. Familiak, gurekin bat egon ezean eta sozializazio hori ahalbidetzen ez badute, zailtasun xumeak nabaritzen dira gelan, eta hori arazo bat da.

- Eskola euskalduna izatea ere badugu helburu. Euskaraz hitz egiten dugu, eta ikasle euskaldunak ateratzea da gure helburua.


Balioen transmisioa

- Errespetatzea ere LGTBIQ+ kolektiboa, eta haien kontrako erasoak guztiz baztertzea.

- Oinarrizkoa da feminismoa, eta eskola hau feminista da, eta horrela transmititzen dugu; ez gara hortik aterako, hori da gure muga.

- Arrazismoa ez dugu toleratzen.

Erabilitako metodologia eta Baliabideak

- Proposamenak: idazketa eta irakurketa, matematika, zientzia eta arteetan... Hori guztian, ikasleei askotariko aukera ematen dizkiegu: zer sortu, nola sortu eta zer izango den erakargarria.


- Sorkuntza beti da nahiko librea, hala nola askatasunez margotzea, baina batzuetan proposamen edo eredu batzuk ematen ditugu. Adibidez, zer eta nola egin esaten diegu, baina gehienetan sorkuntza librea bultzatzen dugu.

TEKNOLOGIA

Teknologiaren erabilera

- Kontra, nik ez nuke erabiliko teknologiarik haur hezkuntzan, igual teknologia bai, baina pantailak ez nituzke erabiliko.

- Pantailak ez ditut erabiltzen eta ez nago erabiltzearen alde.

- Gaur egun, beste teknologia mota batzuk ere badaude, adibidez, matematikako robotak eta antzekoak. Bai, iruditzen zaizkit teknologia didaktiko interesgarriak eta desberdinak, eta testuinguru jakin batean erabiltzea erabilgarria izan daiteke.


Teknologiaren eragina

- Etxean pantailaren aurrean hiru ordu pasatzen badituzte egunean, guk ezin ditugu hainbeste erabili, umeek, gehienez, ordu erdi erabili ditzakete egunean.

- Pantailak bideo bat ikusteko euskeraz edo lanketa konkretu bat egiteko erabil daitezke, bai. Baina uste dut horretarako zerbait konkretua eta oso bideratua izan behar dela.


EGUNEROKO ERRONKAK ETA KUDEAKETA


- Oso zaila da kudeatzea familia-bizitza egoera batzuk. Adibidez, etxean biolentzia dagoenean, super zaila da hori kudeatzea. Hor harremanetan jartzea… biolentzia dagoen momentuan hori da niretzat zailena kudeatzeko.


- Familiarekin hitz egitea ere zaila da, eta jakin behar da nola hitz egin.

- Adibidez, autismoa duten ikasleekin lan egitea oso zaila izan daiteke kasu horietan, mugimendu autonomoan sartzea zailtzen delako. Horregatik, kasu horietan, lana estrukturatuta eta egokitutako moduan eskaintzea beharrezkoa da.


LANKIDETZA GURASOEKIN

Parte-hartzea

- Guri gertatzen zaigu gure eskolan dela zaila parte hartzea familiak, ez dira sentitzen nik uste parte, ez dira ikusten parte hartzen gure egunerokoan eta ordun hori aldatzea da zaila.


- Ez dago nahasketa bat, ez dute ikusten igual sistemak nola funtzionatzen duen eta familiaren parte hartzea zein den.

Harremana

- Super garrantzitsua da gertukoak izatea eta guk ere hurbil egotea. Askotan, askok goitik hitz egiten dute, eta hori are gehiago nabari da familiak etorkinak direnean eta hizkuntza ez dakitenean.


- Ez dakit arrazismo deitu behar den, baina horrelako bereizketarik ez da egon behar. Uste dut garrantzitsua dela pixka bat hitz egitea, beraiek ulertzeko moduan.

Koordinazioa eta lankidetza

- Familiak eta irakasleak bien artean horrelako lankidetza zehatz batzuk zehaztu, bien artean erabaki zer egingo den ikasle hori hobeto egoteko.

- Nik uste hori dela klabea, bien arteko lankidetza hori eta bien artean jartzea horrelako harau batzuk eta horrela egitea.

- Familiak eskertzen dutena da gauzak argi eta garbi esatea, ez saiatzea ezer izkutatzen, baizik eta zuzenean eta argi hitz egitea.

IRAKASLEEN PAPERA

Eginkizun Soziala eta Akademikoa

- Irakasleek dute balioen transmisioaren ardura nagusia, haurrak beraiekin 6 ordu egunean egoten direlako. Balio gehienak datoz irakasleen jarreratik eta komunikaziotik.


- Eskolak gizarteari eskaini behar dizkio ikasle batzuk idazten eta irakurtzen eta ulermenean hona doazenak, matematiketan habilak eta batez ere sozialki prest daudenak harremantzeko, komunikatzeko, besteekin hitz egiteko, lankidetzan aritzeko eta hori.


Hezkuntza-sistemaren Erronkak

- Ez da posible egotea eskola kontzertatu, pribatu eta publikoak; nik hori ez dut ulertzen, ez da posible eta ez du funtzionatzen.

- Matrikulazio egoki bat egitea ezinbestekoa da. Azkenean gure ikasleak ezin dira gizartean integratu ez badaude nahastuta bertan jaiotako ikasleekin.

Prestakuntza Beharrak

- Irakasleen jarrerak eragin oso handia du irakaslearen komunikazio moduak, irakaslearen maitasuna adierazteko moduak…guztia eragin oso, oso handia du. 

- Gero, super garrantzitsua ere da lan-ohitura batzuk edo gelan mugitzeko ohitura batzuk zehaztea.

- Esan dezakegu jartzen ditugula “zementuak” bezala, gero eraiki nahi dugunaren zementuak. Azkenean, ikusten dugu idazketa, irakurmena eta matematikak direla oinarriak, baita euskera, eta horiek lantzen saiatzen gara.


HASIERAKO MOTIBAZIOA

Hezkuntza aukeraketa

- Nik lehenengo Lehen Hezkuntza egin nuen, eta gero Haur Hezkuntza egin nuen, nahiago nuelako hasieratik. Baina nire garaian, Haur Hezkuntzako notak altuago zeuden, eta orduan lehenago sartu nintzen Lehen Hezkuntzan.


- Haur Hezkuntza gehiago nahiago nuen momentu horretan, pentsatzen nuelako gustora egongo nintzela haur hezkuntzako umeekin lan egiten. Nahiago nuen Haur Hezkuntzako erritmoa eta haur hezkuntzako exigentzia maila.


Arrazoi pertsonalak

- Txikitan esaten nuen: 'Joe, eske ez naiz ezertaz enteratzen eta ez didate ezertan laguntzen.’

- Betiko izan naiz oso ikasle txarra, oso txarra. eta orduan beti izan dut horrelako, ez dakit, gauzak beste modu batean egiteko nahia.


Comentarios