EMOZIOAK, SENTIMENDUAK ETA IDENTITATE PROFESIONALA ETA PERTSONALA

IRAKASLEAREN EMOZIOAK: HEZKUNTZAREN BIHOTZA ETA ARIMA

irakurgaia


            Hezkuntza ez da soilik jakintzak transmititzeko prozesu mekanikoa; emozioak eta sentimenduak dira lanbide honen bihotza eta arima. Irakasleek, haien nortasun pertsonala eta profesionala etengabe eraikiz, haurren garapenari eta hezkuntza komunitateari ekarpen positibo eta iraunkorra egiteko gaitasuna izan behar dute.   

         Emozioek eta sentimenduek hezkuntza prozesuan duten eragina ezin dira ukatu. Hauek gure interakzio guztiak markatzen dituzte, eta irakasleek ikasleei eredu emozionalak eskaintzen dizkiete, haien garapen pertsonala eta soziala bultzatuz. Emozioak ez dira soilik sentipen subjektiboak; gure erabakietan, jarreren formaketan eta motibazioan funtsezko eragina dute. Horrez gain, emozioen garapen egokia eta kontzientea txikitatik lantzen bada, gizarte osasuntsuago eta orekatuago bat eraikitzeko aukera izango dugu. 

            Gure emozioak kudeatzea ez da erronka txikia, baina ezinbestekoa da. Irakasle batek, batzuetan, bere emozioak alde batera utzi behar ditu ikasleek segurtasuna eta konfiantza senti dezaten. Hala ere, gehiegizko distantziak ere kalte egin dezake. Oreka bilatzea da gakoa: irakaslea emozionalki eskuragarri egon behar da, baina bere osasun emozionala arriskuan jarri gabe. García Retana (2012)ren arabera, emozioetako hezkuntza funtsezkoa da ikaskuntza integralerako, izan ere, emozioak eta kognizioa modu elkarlotuta daude eta pertsonen eta akademikoen garapena zehazten dute. Ikuspegi honek hezkuntza tradizionalaren eredutik bi alderdi horiek integrazioan oinarritutako modelo batera aldaketa bat proposatzen du, ikasleen ongizatea eta errendimendua hobetzeko. Haurrek beren emozioak ulertu eta adierazteko aukera izateak segurtasun emozionala sustatzen du, eta horrek euren garapen kognitiboa eta soziala bultzatzen ditu. Irakasleek, beraz, leku seguru eta errespetuzko bat sortu behar dute, non emozio positiboak eta negatiboak askatasunez landu ahal izango diren.

          Ezin dugu ahaztu emozio negatiboen kudeaketak ere arreta behar duela. Ikasleek tristura, beldurra edo frustrazioa bizi dezakete, eta horiek ulertzea eta bideratzea irakaslearen zereginen parte da. Adibidez, haserrea ulertzeak eta kontrolatzen irakasteak gatazkak saihesten laguntzen du.

            Bestalde, irakaslearen identitatea etengabe garatzen den zerbait da. Day (2006) adierazten duenez, nortasun profesionalaren eraikuntzak barne hartzen ditu irakaslearen sentimenduak, sinismenak eta ikasleekin duen harremana. Hau ez da soilik edukien transmisioan oinarritzen; ikasleen behar emozionalak eta akademikoak ulertzea eta horiei erantzutea ere funtsezkoa da.

                Identitate profesionala eta pertsonala eraikitzeko, irakasleak bere burua sakon ezagutu behar du. Hau ez da soilik bere gaitasunak identifikatzea, baizik eta bere baloreak eta emozioak ulertzea. Nortasun honen zati bat bi identitate moten orekan datza: aktibista eta enpresariala. Aktibista izaerak haurren behar emozionalei arreta jartzera bultzatzen du, eta enpresarial izaerak, berriz, eraginkortasuna eta antolaketa bultzatzen ditu. Bi dimentsioen arteko harmonia lortzea da gakoa.

                Horrekin lotuta, irakasleek etengabe ikasten jarraitu behar dute. Ezagutza berriak eskuratzea eta gizartean eta hezkuntzan gertatzen ari diren aldaketetara egokitzea ezinbestekoa da. Prestakuntza emozionala eta pedagogikoa elkarlotuta daude, eta biek eragina dute irakaslearen lanaren kalitatean. Eguneraketa honek, gainera, ikasleengan eragina duen irakasle profesional eta pertsonal baten irudia indartzen du. Ezin da ahaztu irakasle on baten identitate sendoak ikasleei balore eta segurtasun emozionala transmititzeko gaitasuna duela, horrek haien ikaskuntzan eta gizartearekiko jarreran eragin zuzena duelarik.

            Hori gutxi balitz, gaur egungo hezkuntza sistemak erronka handiak aurkezten ditu: ikasleen motibazio eza, emozio negatiboek eragindako blokeo kognitiboak, eta irakasleen estresa. Baina erronka horiek aukera bihurtu daitezke berrikuntza pedagogikorako.

            Haur txikien emozioak garatzeko hezkuntza sistema egoki bat ezinbestekoa da. Irakasleek teknika berriak ikasi eta eguneroko praktikan aplikatu behar dituzte, ikasleen behar emozionaletara egokitzeko. Gainera, emozio positiboen garapenak eta esperientzia sozialek ikasleen autoestimua eta erabakiak hartzeko gaitasuna hobetzen dituzte. Jarduera emozionalak planifikatzeak, hala nola emozio-tailerrak, ikasleen erantzun emozional positiboak sustatzen ditu eta irakasleen eta ikasleen arteko harremanak indartzen ditu.

            Era berean, emozio negatiboak kudeatzea eta ulertzea hezkuntza prozesuaren zati garrantzitsua da. Hauek ez dira saihestu behar, baizik eta ikasleei horiek ulertzen eta erantzuten irakatsi behar zaie. Irakasleek paper bitala dute prozesu honetan, haurrek euren emozioak modu seguruan adieraz ditzaten espazioak sortuz.

           Estrategia eraginkorrek, hala nola emozioetan oinarritutako tailerrek edo talde dinamikek, irakasle eta ikasleen arteko lotura sakondu dezakete. Hauek emozioak lantzeko aukera ematen dute, adibidez, empatia sustatuz eta talde barruko elkartasuna handituz.

            Beraz, irakasle izatea ez da soilik ofizio bat; identitate eta emozioen maisulan bat da. Emozioek eta sentimenduek irakasleen lana definitzen dute, eta hauek kudeatzen jakitea funtsezkoa da kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. Gure emozioak ulertu eta partekatzen ditugunean, ikasleei eredu sendo bat eskaintzen diegu.

        Etorkizunean gizarte hobea eraikitzeko, irakasleen prestakuntza emozionala ezinbestekoa da. Irakasleek ez bakarrik jakintza intelektuala, baizik eta emozioen ulermen sakona behar dute. Honek irakaskuntza berritzailea eta osasuntsua bultzatuko du, ikasleek eta irakasleek elkarrekin hazi eta garatu ahal izateko. Emozioen inguruko kontzientzia zabaltzeak etorkizuneko belaunaldien arrakasta bermatuko du.      

         Laburbilduz, argi dago hezkuntza ez dela soilik jakintza transmititzea; emozioek eta sentimenduek funtsezko rola betetzen dute. Irakasleek eredu emozionalak eskaintzen dizkiete ikasleei, eta emozioen kudeaketa egokia hezkuntza prozesuaren oinarria da. Oreka bilatzea funtsezkoa da, bai emozio positiboak bai negatiboak lantzeko. Prestakuntza emozionala ezinbestekoa da etorkizuneko gizarte osasuntsu eta arrakastatsuak eraikitzeko.

Erreferentzia bibliografikoak:

Day, C. (2006). Emociones, sentimientos e identidad personal y profesional. En C. Day, Pasión por enseñar (pp. 59-76). Narcea.

García Retana, J. Á. (2012). La educación emocional, su importancia en el proceso de aprendizaje. Revista Educación, 36(1), 97-109. https://revistas.ucr.ac.cr/index.php/educacion/article/view/455/9906


Comentarios