NAIARA ORMAZABAL: HARRERA GARAIA

 

INGURUNE SEGURU ETA ERRESPETUZKOA: FAMILIARIZAZIO PROZESUAREN GARRANTZIA

irratsaioa


        Harrera etapan familiarizatzeko prozesua oso garrantzitsua da, izan ere, umeak bere ingurune berrian duten oinarria emozional eta psikologikoa ezartzen du. Prozesu hau ez da egokitze garaia soilik, baizik eta emozioak, harremanak eta ikaskuntza barne hartzen dituen fase sakona, bai umeentzat bai haien familientzat eta hezitzaileentzat. Naiara Ormazabalek aurkeztutako kontzeptu eta ikuspegiak erabiliz, errespetuzko metodoei, hala nola Pikler metodoari, buruz hausnarketa egin dezakegu, hauek izan baitaitezke prozesu hau modu eraginkorrean garatzeko eta umearen ongizate eta garapena bermatzeko tresna garrantzitsuak.

           Lehenik eta behin, garrantzitsua da nabarmentzea Naiara Ormazabalek prozesuari "familiarizazio prozesu" izena jartzea eta ez "egokitze prozesua", izan ere, izen honek umeak ingurunearekin lasai eta presarik gabe ezagutzen eta sentitzen joateko ingurune segurua eta lasaia sortzearen beharra azpimarratzen du. "Egokitzearen" ideia askotan aldaketa azkar eta indartsuaren ideia ekartzen du gogora, eta "familiarizazioak" berriz, prozesu graduatuagoa adierazten du, non umeak integrazioa eta ingurunearekin emozionalki konektatzeko denbora daukan. Terminologiako ñabardura honek umeen beharrizan emozionalak errespetatzen dituen filosofia ulertzen du, eta horrek garrantzitsua da ingurune aldaketa askoetan sortzen den estresa eta antsietatea saihesteko.

         Familiarizazio ikuspegia oso lotuta dago Ormazabalek defendatzen duen Pikler metodoarekin. Emmi Pikler pediatra hungariarrak garatutako Pikler metodoa heziketa filosofia bat da, umeen garapen autonomoa sustatzen duena ingurune errespetuzko batean, mugimendu askearen eta konfiantzaren oinarrian. Hemen, umea ez da presionatua edo prest ez dagoen ekintza bat egiteko, baizik eta bere erritmoan ingurunea esploratzen lagunduko zaio. Mugimendu librean dagoen garrantzia funtsezkoa da, izan ere, hau umeak modu naturalean garatzea ahalbidetzen du, bere hazkunde erritmoak errespetatuz. Horrez gain, zaintza errespetuzkoa funtsezkoa da Pikler metodoan, non helduak, bai hezitzaileak bai gurasoak, umeen beharrak lasaitasunez eta presarik gabe asetzeko prest dauden. Horrela, ingurune seguru bat sortzen da, non umeak babestua eta zaindua sentitzen den.

        Naiara Ormazabalek azpimarratzen du ere familiek hezitzaileen ezagutza eta konfiantzazko harremana izatea ezinbestekoa dela. Gurasoek eta hezitzaileek elkarrekin lan egin behar dute, umeei buruzko xehetasunak, beren izaera, lehentasunak eta beharrak partekatuz, izan ere, gurasoek hobeto ezagutzen dute beren seme-alaba. Familia eta eskola arteko lotura honek ez du soilik familiarizazio prozesua errazten, baizik eta umeak ingurune eskolakoan seguruago sentitzen laguntzen du. Altarejos-en arabera (2002), familia-eskolaren harremanak delegazioan oinarritu behar du, gurasoen hezkuntza-ardura eta irakasleen autonomia profesionala mantenduz. Eskolan parte-hartze demokratikoaren formak kritikatzen ditu, helburu hezitzailetik aldentzen direlakoan, eta konfiantza elkarrekikoa indartzea proposatzen du lankidetza eraginkorra lortzeko. Familia lasai eta seguru sentitu behar da, hezitzaileak bere semea zaintzeko gaitasuna eta prestutasuna duelako, izan ere, segurtasun hori zuzenean igortzen da umeari. Gurasoek urduri edo ziurgabetasunarekin sentitzen badira, hori umean antsietatea sortu dezake, eta horrek egokitzapena zailduko du.

          Familiarizazio prozesuan, helburu nagusia umeak bere ingurune berrian gustura, segurua eta lasai sentitzea da. Umea ingurune ezezagun batera iristen da, aurpegi berriekin eta leku ezberdinekin, eta hori gehiegizkoa izan daiteke. Nabarmentzekoa da, askotan, ume txikiek (0-1 urte) oraindik ez dutela ibiltzen, beraz, hezitzaileen lana da gurasoekin komunikazioa mantentzea, haien kezka entzunez eta umeak emozionalki seguru egon dadin ingurune egonkor bat eskainiz. Hezitzaileek rutina aurreikusteko eta lasaitzeko bat sortu behar dute, umeak beti babestua sentitu dezan.

          Ormazabalek dio familiarizazio prozesuan umeen arteko interakzioak ez direla indartu behar, batez ere talde berekoak badira. Garrantzitsua da ume bakoitzak bere espazioa izatea interaktibatzeko eta bere erritmoan egokitzeko. Horrela, umeen arteko interakzioak graduatuak eta indartu gabeak izan behar dira, izan ere, ume bakoitzak bere erritmo propioa du besteekin harremanetan jartzeko. Gainera, gurasoek lasaitasun eta segurtasun jarrera mantendu behar dute, izan ere, aurretik aipatu den bezala, umeek euren zaintzaileen emozio egoera jasotzen dute. Gurasoek urduri edo ziurgabetasunarekin sentitzen badira, hori umean inseguritatea sortu dezake, eta horrek egokitzapena zailduko du. Hori dela eta, helduen lasaitasuna eta segurtasuna garrantzitsua da.

        Azkenik, familiarizazio prozesua pazientziaz, errespetuz eta ulermenarekin landu behar da. Etorkizuneko hezitzaile gisa, prest egon behar dugu ume bakoitza bere erritmoan egokitzen den jakiteko. Familiarekiko lankidetza funtsezkoa da, eta etengabeko laguntza eskaintzea beharrezkoa da, gurasoak lasai eta seguru sentitu daitezen prozesu honetan. Pikler metodoaren ikuspegia eta faro eta itsasontziaren metafora tresna baliagarriak dira, umeak ingurunearekin modu seguruan eta errespetuz egokitzeko laguntzen dutenak. Hainbat ikuspegi integratu eta errespetuzko batekin soilik bermatuko dugu harrera etapa arrakastatsua izatea, bai umeentzat bai haien familientzat. Nire iritziz, familiarizazio prozesuaren ikuspegi errespetuzkoa eta haurraren erritmoa errespetatzea funtsezkoak direla uste dut. Pikler metodoak eta gurasoen parte-hartzea oinarri, umeak ingurune berrira egokitzea eta lasaitasuna aurkitzea ahalbidetzen du. Horrela, haurrak seguru eta babestuta sentituko dira, eta hezitzaileen eta gurasoen arteko lankidetza, guztien ongizatearen mesedetan, ezinbestekoa da.

Erreferentzia bibliografikoak:

Altarejos, F. (2002). La relación familia-escuela. ESE, (3), 113-119. https://dadun.unav.edu/server/api/core/bitstreams/22b7e9ba-1e88-4f6f-90a6-238b2a476992/content
Ormazabal, N. (2020). Irakasle Funtzioa Esperientzia Gogor Goiztiarrak (ACE) pairatu dituen ikaslegoarekin. Rocioren esperientzia. https://ehutb.ehu.eus/video/60f6756230fdd101704539a2


Comentarios